XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi gizon haiek, zut-zutik jarrita, itsas aldeko lanbruetara bihurtu zituzten beren begiak.

Eta han urrutira, jende multzo ikaragarri hura agortzen hasiko balitz bezala, hurbilegi antzeko jende lokatz ugari hura desegiten hasia zen, eta noizbait entzundako mirari sinisgaitza, gizon olatuen gainean, inguma edo fantasma luze bat ikusten zen, eta orduantxe bertan ataka ireki izan balute bezela jendea barra-barra hasi zen itsaso zabaleruntz eta legun-legun, legor-legor, tutik ere busti gabe beren bidean jarraitzen zuten....

- Nora ote dijoaz hoiek, motel... - Etzekiat ba... Etziot tankerarik ere ematen....

Halako batean argi txinpart bat azaldu zen eta hazitzen joan zen eta honen argiduran ikusi zena bi zingar haundi izan ziren, bi-biak zabal-zabalduak, zango zabalak, aztal lodiak, belaun legunak....

Eta txingurri-jende sail hura han zihoan, gora eta gora....

- Nora jaunak, nora...?.

Babesgabeko jende guzti hura han zihoan, gora eta gora....

- Nora jaunak, nora...?.

Babesgabeko jende guzti hura han zihoan, gora eta gora... Nora...? Han zihoazen denok, (...).